"Etorkizuna bermatuz" proiektuaren aurkezpena Ordizian
Lehen sektoreak bizi duen errelebo faltari erantzuteko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta HAZI-k lankidetzan antolatuta "Etorkizuna bermatuz: belaunaldi arteko erreleboa nekazal sektorean" proiektua jarriko da martxan. Goierriko aurkezpena Ordizian izango da, maiatzaren 22an.

Programaren helburua da erretirorako adina gerturatzen ari zaien nekazariei zeharkako prestakuntza globala ematea, formazioa eta informazioa, etorkizuneko zalantzak argitu eta bidea errazteko. Prestakuntza saioak egingo dira horretarako, eta, besteak beste, erretiro eskubideak, Nekazaritza Politika Bateratua (PAC), transmisioa (fiskalki eta legalki), tasazioa eta gaitasun pertsonalak gaiak landuko dira. Saioak hilabetean behin egingo dira, udazkenean hasita.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta HAZI-k eskualdeka egingo dituzte programa honen aurkezpenak, eta Goierrikoa maiatzaren 22an izango da, Ordizian, Barrena Jauregian, 16:00etatik 18:00etara.
Saion parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 11 21 73 telefonora deituta, edo