Landa garapeneko proiektuetarako laguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko departamentuak gaur argitaratu ditu landa garapeneko proiektuetarako 2025eko dirulaguntzaren oinarri arautzaileak. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 2ra artekoa izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko departamentuak gaur argitaratu ditu landa garapeneko proiektuetarako 2025eko dirulaguntzaren oinarri arautzaileak. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 2ra artekoa izango da.
Gipuzkoako landa eremuaren garapen integrala eta ekonomia bultzatzen laguntzea, garatzen ari diren edo garatu nahi diren jardueren ekonomia eta ingurumen errendimendua hobetuz, bereziki, nekazaritza ustiategietan, nekazaritza elikagaien ekoizpenaren merkaturatzea eta eraldaketa hobetuz eta entitate eskatzaileei azpiegiturak eta bitartekoak ematea da laguntzen helburua.
Guztira, 800.000 euroko aurrekontua du aldundiak laguntza hauetarako, eta erakunde eskatzaile bakoitzari gehienez 100.000 euroko laguntza emango zaio gehienez. Honakoak izan daitezke onuradunak:
- Udalak eta toki erakunde txikiak
- Landa Garapeneko Elkarteak
- Lehen sektoreari eta landa eremuko biztanleei zerbitzuak ematea helburu duten eta proiektuak Gipuzkoan egiten dituzten nekazaritza elkarteak eta kooperatibak.
Honakoak dira diruz lagunduko diren jarduerak:
- Kalitatezkoak, ingurumenaren aldetik jasangarriak eta ekologikoak diren nekazaritza produktuak merkaturatzea, lehen sektoreko ekoizleen lehiakortasuna hobetzeko inbertsioen bidez, nekazaritzako elikagaien katean hobeto integradaitezen, tokiko merkatuak eta banaketa zirkuitu laburrak sustatuz eta lan horiek
erraztuko dituzten azpiegituretan inbertsioak eginez. - Toki entitateek, entitate txikiek eta landa garapeneko elkarteek (LGE) makineria eta ibilgailuak erostea, tokiko, eskualdeko, lurraldeko eta sektoreko komunitateek eska tzen dituzten zerbitzuak emateko, eskura dauden baliabideak modu arrazionalagoan aprobetxatuta, makineriaren kostuak murriztuta eta baserritarren bizi kalitatea hobetzeko ekintzak eginda.
- Toki, eskualde eta lurralde eremuetan prestazio berriak eskaintzen dituzten inbertsio proiektu berritzaileak: hau da, nekazaritzako produktu berriak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko proiektu berritzaileetan inbertsioak egiteko laguntzak. Kategoria honetan ez dira sartzen gaur egun prozesuan erabil
tzen diren eta antzeko ezaugarriak dituzten beste ekipo batzuekin ordezkatzen diren ekipoak. - Landa eremuan ekonomia suspertzeko jardueretan/ proiektuetan egindako inbertsioak.
- Landa eremuetako ostatuak zaharberritzeko eta ekipatzeko, eta gizarte eta kultura zerbitzuetarako inbertsioak egiteko laguntzak. Ostatuen kasuan, eskaera egiteko unean kudeake ta plan bat aurkeztu beharko da.
- Nekazaritzako zerbitzuak modernizatzea eta digitalizatzea. Nekazaritzako zerbitzuk digitalizatzeko proiektuak abian jartzea, landa eremuaren eta hiri eremuaren artean dagoen eten digitala gutxitzeko. Kanpoan geratzen dira telekomunikazio sareak hedatzeko inbertsioak.
- Landa elektrifikazioa. Transformazio zentroen eta tentsio baxuko lineen hobekuntza eta egokitzapena, baita lurzoru urbanizaezinean eta landa herriguneetan dauden nekazaritza ustiategiak eta etxebizitzak argindarrez hornitzeko lineak ere.
Informazio guztia honako esteka honetan aurkituko duzu: Landa garapeneko proiektuetarako dirulaguntzak