Makinaria zerbitzurako dirulaguntzak
Makinari zerbitzuak jasotzen dituzten Gipuzkoako Lurralde Historikoko baserritarrei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak: 2025eko deialdia prest daude.
Makinari zerbitzuak jasotzen dituzten Gipuzkoako Lurralde Historikoko baserritarrei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak: 2025eko deialdia prest daude.
Dirulaguntza honen helburua Gipuzkoako baserritar eta abeltzainei zuzendutako makinari zerbitzuak bultzatzea da; konkretuki, bazka edo forraje produkziora bideratuak dauden zerbitzuak.
Lurraldeko erliebe maldatsua eta ustiategien eta sailen tamaina txikia kontutan izanda, oso baserritar gutxi dira makinari propioa erosteko egin behar den inbertsioari aurre egin diezaioketenak. Horregatik, ezinbestekoak dira baserritarrei makinari zerbitzuak eskaintzen dituzten partikular, elkarte, kooperatiba eta enpresak.
Gipuzkoako Foru Aldunditik zerbitzu horiek bultzatze aldera, dirulaguntza poltsa bat gordetzen da; eta Landaolak —Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak— egiten du horren kudeaketa. Dirulaguntza honek bi figura nagusi dauzka: alde batetik, diruz lagunduak izan daitezkeen zerbitzuak eskaintzen dituzten eragileak; eta, bestetik, diruz lagundutako zerbitzuen onuradunak.
Laguntzari buruzko informazio gehiago hurrengo loturetan eskuratu daiteke: