Skip to main content

Liztor Asiarraren aurkako tranpak jartzeko baimen eskaera

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basanimalien eta Landareen Zerbitzuak Liztor asiarraren aurkako tranpak jartzeko 2025eko ekitaldia, martxoaren 03an hasiko dela jakinarazi du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basanimalien eta Landareen Zerbitzuak Liztor asiarraren aurkako tranpak jartzeko 2025eko ekitaldia, martxoaren 03an hasiko dela jakinarazi du.

Tranpak jartzeko eskaera egin nahi duten udalek, foru aldundiaren egoitza elektronikoan egin beharko dute, honako loturan: ESKAERA

Baimenak ondoko balditzak jarraitu beharko dituzte:

  1. Tranpak baimenean adierazitako epe barruan soilik jarri ahalko dira. Epea bukatu bezain pronto erretiratu egin beharko dira.
  2. EVA edo AVE moduko tranpa selektiboak jarrita dituzten erakundeek, maiatzaren 31 arte luzatu ahal izango dute tranpaketarako epea.
  3. AVISPACLAK eta etxean egindako tranpa ez selektiboak dituzten erakundeek, gehienez maiatzaren 1 arte mantendu ahal izango dituzte mendian.
  4. Selektiboak eta ez selektiboak diren tranpa guztiak astero errebisatu beharko dira, likido erakargarria berritu eta bertan eroritako intsektuen kontaketa eginez.
  5. Tranpak udalerri osoan zehar sakabanatzen saiatu beharko da, denak puntu berean kokatu gabe (erlauntza inguruetan). Apropos izan daitezkeen kokalekuen identifikazioarako, IZFEren aplikazioan udalerri baloitzak desaktibatu dituen habien kokapen mapa lagungarri izango da.
  6. Tranpetan eroritako intsektuen artean, gutxienez liztor asiarrez gain liztortzar (Vespa crabro) aleak zenbatu beharko dira.
  7. Kanpaina amieran, aldundiak emandako excel taulan jasotako datuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basanimalien eta Landareen Zerbitzura bidali beharko dira, gutxienez adierazitako bi espezieren asteroko kontaketak eta tranpen kokapen geoerreferentziatua adieraziz.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Basanimalien eta Landareen Zerbitzuak gogorarazi du hau izango dela selektiboak ez diren tranpak jartzeko azken kanpaina. 2026ra begira, liztor asiarrentzako tranpa selektiboak baino ez dira baimenduko.

Liztor Asiar Erreginaren 2024ko tranpatze txostena: Irakurri hemen

Kontaktua