Zerbitzuak

Goimen, jasotzen diren beharrei erantzuten saiatzen da. Behar hauek, nekazaritza elkarte, udaletxe edota bertatik sortutakoak izaten dira. Proiektuaren baitan, koordinazioa lana, bitartekaritza edota exekuzio zuzenetaz arduratzen gara.

Belar lanak

Nekazal proiektuen bideragarritasun ekonomikoa bermatu eta, batez ere, abeltzantza indartzeko asmoz belar lanetako zerbitzua eskaintzen dugu.

Gure zerbitzua Aizkorpe bailarako baserritarrei dago bideratua, batez ere. Baina beste edozein herritako baserritarra izanik ere jarri gurekin harremanetan eta saiatuko gara bideratzen.

Hauexek dira 2023 urterako tarifak:

  • Rotopaketatzea: 42,00 €
  • Enzintatzea: 40,00 €
  • Belarra moztea (Akondizionadorarekin): 51,00 €
  • Simaurra zabaltzea: 51,00 €
  • Larreak desbrozatzea (Mailudun desbrozadora): 52,50 €
  • Bide garbiketa (Beso desbrozadora): 55,00 €
  • Beste lanak (elurra, pala..): 55,00 €

(ICM laguntza jasotzen duten nekazari profesionalek %30eko deskontua izango dute)


Belar bolen plastiko bilketa

Belar bolak egiteko erabiltzen den plastikoa biltzen dugu Goierriko herri guztietan. Hondakin honen bilketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz egiten da. 

Bilketa hilabeteroko 3. astearteetan izaten da. Uztailean eta abuztuan ez dago bilketarik.

Ezinbestekoa da plastikoa eta sarea ondo bereizita uztea

Ikusi bilketa puntuak
  • Altzaga:
    • Abali auzorako bidegurutzea
  • Arama:
    • Herri sarreran
  • Ataun:
    • Otadi Zelai baserrian, Ataungo herrirako bidean
    • San Martin (mediku etxe atzean)
    • Suki zeharrean, Saltxeberri baserrirako bidegurutzean.
    • Arrateta aldean (Agerrerako bidegurutzean)
    • San Gregorio, Intxaustiko zubian. 
    • Lauztierreka (Arratiñe bidegurutzean) eta Lauztiturrieta baserrian
  • Beasain:
    • Ugartemendi auzo sarreran, Ertzaintzaren kuartel ondotik hartuta
    • Beasainmendi (Hilerrirako bidegurutzea), herri erditik sartuta
    • Etxeberrieta bidegurutzean GARIN auzoa (abixua aurrez emanda)
    • Mandubi-Zahar baserrian, MANDUBIA auzoa (abixua aurrez emanda)
    • Iturritza bidegurutzean. ARRIARAN auzoa
  • Ezkio:
    • Errepide bazterrean, autobus geltoki aldamenean. (Uribar parean)
  • Gabiria:
    • Kortzu Azpikoa (autobus geltokia), errepide ondoan. GABIRIA aldera igotzen.
    • Korta jatetxe inguruan. GABIRIAko herria pasa eta jeisten.
    • Etxeberringo zubian, beheko bailada Ormaiztegi aldera
  • Gaintza:
    • Agerre bidea, plazuelan. GAINTZAra iritsi aurretik eskubira hartuta
    • Mendizabal baserri ondoan, zuzenean herri gora aterata
  • Idiazabal:
    • Olariaga baserria, hormigoizko bidean sartuta
    • Urrutikoetxe baserria. Aurrera jarraituz
    • Benta Txiki, Idiazabalgo herri irteeran
    • Gurutzeta baserri inguruan. Gorrotxategi oilategi aldean
    • Olazagibel baserria. 
    • Korta baserria. Olaberri aldera igotzen
    • Katea auzoko autobiako zubi azpian
  • Itsasondo:
    • Zelatxo aparkalekuan
  • Lazkao:
    • Lazkaomendi auzoa, Iztueta bidegurutze aldamenean
  • Legazpi:
    • Egialde auzoan, “tiro al plato”ko instalazioen sarreran
    • Brinkola auzoan, zerrategian
    • Legorreta
    • Herri baratza parean
  • Mutiloa:
    • Lierniako bidegurutzean, Errota ondoan. 
    • Minako bidearen bukaeran, Kortzu auzoan
  • Olaberria:
    • Iranzuagako bide gurutzea
    • Agerre baserriko bide gurutzea
    • Udal biltegi berria, Gainera auzoa
    • Errekalde auzoan, Aldabiako iturri ondoan
  • Ordizia:
    •  Arramendi baserria
  • Segura:
    • Segurako herri sarreran, rotonda ondoan
    • Armaola baserri ondoan, beheko bariantea hartuta
    • Kortaberri auzo sarrera. Zegamatik Segurako bidean
    • Laiotz aldea: Iturriberri inguruan. Segurako herri barrutik sartuta
  • Urretxu:
    • Sta. Barbara auzoa. Ermita ondoan
    • Sta. Barbara auzoa, fabrika ondoan
    • Matxinporta gunean (EMA kaldereriaren sarrera parean)
  • Zaldibia:
    • Saturdiko ermita ondoan
    • Arkaka aldean, Aierdira hartzeko bidegurutzean
    • Biosolako bidegurutzean
    • Gaintza aldea hartzeko bidegurutzean
  • Zegama:
    • OLABERRI auzoko aparkalekuko sarreran
  • Zerain:
    • Zabalegiko kanpa, Lumagorri oilasko hiltegi ondoan
    • Barbari auzoa: Arrizabala baserri ondoan
    • Barbari auzoa: Basozabal bide barrenean
  • Zumarraga:
    • Salsamendi baserri bidean, gasolinera aldetik sartuta
    • Aginagako kruzean Agina aldera igo eta 20metrotara ezker aldean Salsamendi baserri bidean, gasolinera aldetik sartuta

Nekazal lurren gestioa, eskaerak, eskaintzak, aholkularitza

Gipuzkoako Foru Aldundiak NEKAZARITZA LUR FUNTSA zerbitzua sortua du, baina beste erakundeekin elkarlanean aritzen da, izan Etorlur edo Goierrin GOIMEN bera.

Beraz, lur bila ibili edo nekazaritza lurra uzteko baduzu jarri gurekin harremanetan eta modu egokienean bideratzen lagunduko zaizu.

Kontaktua