Goierriko landa eremuaren alde lan egiten duen elkartea

Eskualdeko 22 udaletxeak eta nekazaritza elkarteak osatzen dute elkartea. Eskualdeko herri txiki eta auzoak suspertzeko, dirulaguntza eta bertako teknikarien zerbitzua eskaintzen da.

Nekazal proiektuen bideragarritasun ekonomikoa bermatu eta, batez ere, abeltzantza indartzeko asmoz belar lanetako zerbitzua eskaintzen dugu.

Eskualdea

Gipuzkoaren barnekaldean kokatutako eskualdea dugu Goierri. Enirio-Aralar eta Aratz-Aizkorri natur parkeen magalean dagoen lur eremu honetan 22 udalerri daude, batzuk txikiagoak eta handiagoak besteak, baina bakoitza bere izaera propioarekin. Ehun ekonomiko garrantzitsuena industria den arren, nekazaritza eta abeltzantzak moldatzen dute gure paisaia ederra. Herrien eta landa eremuen garapenaren bitartez, ingurune orekatuan bizitzen jarrai dezagun!

Kontaktua