Skip to main content

Eskualdeko Elikadura mahaiaren garapenerako bilera Uztailak 8an

Barnetik Elikatzen izenarekin, eskualdeko Elikadura Mahaiaren eraketa prozesuan ari gara

Barnetik Elikatzen izenarekin, eskualdeko Elikadura Mahaiaren eraketa prozesuan ari gara

Pauso batzuk, Maizpideko jangela kolektiboaren horniketan, Goizanen dagoen Uztaolak daraman eraldaketa gunearen urte osoko aktibazioa, eta ekoizleen eskaintza beharren azpiegitura digitalean eman dira.

 

Lehen urratsa 2025eko abenduaren 4an Zaldibian ospatu zen ekoizleen bilera izan zen. Irekian jasotako ekarpenen txostena bidaltzen dizuegu atxikita. 

 

Elikadura mahaia sensibilitate anitzeko esparrua da eta lanketa estrategikoa eskatzen du. Honen testuinguruan, eskualdeko elikaduraren sistema mapa garatzen ari gara, egoeraren argazki osotuagoa izateko. 

 

Dinamika hauek eskualdeko landa garapenaren hausnarketa zabalean oinarrituta datoz, eta erronka nagusi gisa baserritarren bizi-kalitatea eta errentagarritasuna bermatzea jarri du erdigunean.

 

Horregatik, zuen parte-hartzea ez da soilik beharrezkoa, giltzarri da. Interpretazio kolektibotik mahaiak izango dituen eragite eremuak, funtzioak eta kideak definitzeko, zuen parte-hartzea funtsezkotzat jotzen dugu.

 

Beraz, orainartekoa azaldu eta zuen ekarpenak jasotzeko asmoz, saio batera gonbidatu nahi zaituztegu: 

 

Uztailaren 8an, Zaldibian, Goizane eraikinean, arratsaldeko 15:00etatik 17:00tara. Ongietorri kafea 14:45erako prest edukiko dugu, orduan hasteko.

 

Antolakuntza errazte aldera egin mesedez Izen ematea.Eta intereseko inor ezagutuz gero pasa gonbitea!

 

 

CONTACTO