Skip to main content

Landa ingurunea dinamizatzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzak 2026

Landa ingurunea dinamizatzeko helburua duten ekintzetarako dirulaguntza deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Guztira 200.000 euro bideratuko ditu.

Landa ingurunea dinamizatzeko helburua duten ekintzetarako dirulaguntza deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Guztira 200.000 euro bideratuko ditu.

Laguntzen helburua honakoa izango da:

  • EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldiak sustatzea. Bereziki:

    • Landa-eremuko kultura, nortasuna eta ondarea babestea eta ezagutaraztea.

    • Landa-eremuak berreskuratzea, kontserbatzea eta sustatzea.

    • Gastronomia eta landa-turismoa bultzatzea.

    • Tokiko ekonomia dibertsifikatzea eta jarduera ekonomikoa sortzea.

    • Despopulazioari eta zahartzeari aurre egitea, gazteak eta familiak erakarriz.

    • Gizarte-kohesioa eta herritarren parte-hartzea indartzea.

Hala, dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute honako ekitaldiek: lehiaketak, jardunaldiak, eztabaidak, tailerrak, lehiaketak, hitzaldiak eta erakusketak, musika, antzerki, dantza, bertsolaritza, errezitaldiak eta antzekoak, baldin eta haien eragin dinamizatzailea agerian geratzen bada. Kanpoan geratzen dira nekazaritza-jarduerarekin zuzenean lotutako ekitaldiak: azokak, nekazaritzako elikagaien azokak eta tokiko jaiak, eta toki-erakundeek antolatuta, urteko programazioaren parte diren jarduerak.

Jarduerak 2026an garatu beharko dira oso-osorik, eta diruz lagundu ahal izango dira laguntzaren xede diren jarduerak egitearekin zuzenean lotutako gastu guztiak, betiere 2026eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean sortuak badira, eta justifikazio epea amaitu aurretik zerrendatuak, kuantifikatuak eta ordainduak badira:

  • Langileak kontratatzeko gastuak, laguntzaren xede den ekitaldian zerbitzuak emateko.
  • Zerbitzu profesionalak alokatzea ekitaldia eta jarduerak egiteko
  • Lokalen alokairuak (erakunde onuradunaren egoitza sozialaren alokairua izan ezik)
  • Ekitaldiak eta jarduerak egiteko instalazio eta zerbitzu teknikoak
  • Laguntzaren xede diren ekitaldien publizitatearekin eta hedapenarekin lotutako gastuak.
  • Nahitaezko aseguruak kontratatzea
  • Emandako sariak edo trofeoak.
  • Berreskuratu ezin den BEZa, BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera.

 

Ez  dira diruz laguntzeko moduko gastuak izango inbertsioak edo kapital-gastuak, ezta jarduerari lotutako beste zerga edo tributu batzuk ere, aurreko apartatuan aipatutako BEZ berreskuraezina izan ezik.

Laguntzak ondoz ondoko prozedura baten bidez emango dira, hau da, espedienteak eskabideak aurkezteko ordenaren arabera aztertu eta izapidetuko da, eta behar bezala formulatu eta osatu diren neurrian eta hurrenkeran ebatziko dira. Laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da abenduak 14 arte.

Informazio osagarri guztia hemen eskuratu daiteke: Landa eremua dinamizatzeko gizarte ekitaldietarako 2026 urteko laguntzak

Kontaktua