Landa bideetarako dirulaguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko departamentuaren landa bideetarako dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago, martxoaren 11ra arte.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko departamentuaren landa bideetarako dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago, martxoaren 11ra arte.
Dirulaguntzaren helburua landa ingurunean bizi direnen kalitatea hobetzea eta lehenengo sektorearen garapena sustatzea dira, horretarako hainbat zerbitzu eskura ditzaten, irisgarritasuna eta garraioa hobetuz eta nekazaritza azalerak hobeto ustiatzeko aukera emanez. Aurten 1.300.000 € -ko aurrekontua ezarri du. Honakoak dira diruz lagunduta egon daitezkeen jarduerak:
- Landa bide berriak egitea, lehenengo asfaltatzea edo hormigoitzea.
- Nekazaritza ustiategietara doazen landa bideak konpontzea, egokitzea, eta hobetzea.
- Landa bideak eta nekazaritza ustiategietarako sarrerak seinaleztatzea.
Dirulaguntza jaso ahalko dute 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako inbertsioak edo aurreko deialdian dirulaguntza jaso gabe geratu ziren proiektuak, baldin eta arrazoia aurrekontu falta izan bazen. Kasu horretan, eskatzaileak berriz egin beharko du eskaera aurten.
Horrez gain, aurreko urteko eskaeren aurkezpen epea amaitu ondoren gertatutako aparteko euriteek edo beste hondamendi naturalek bidean eragindako egiturazko kalteak konpontzeko kasuetan, konponketa horiek premiazkoak zirenean erabiltzaileentzako arriskua zegoelako.
Eskaera bakarra
Entitate bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du, eta bertan sartuko ditu laguntzeko eskatutako bideak. Deialdi bakoitzera bost proiektu aurkeztu ahalko dira gehienez, eta proiektu horiek banan bana baloratuko dira. Lanen exekuzioaren arabera, posible denean, proiektuak faseka edo etapaka aurkeztu ahalko dira; halakoetan, deialdi honetan araututako laguntzen hurrengo deialdietara ere aurkeztu ahalko da proiektua.
Entitate eskatzaile bakoitzari 35.000 euro emango zaizkio gehienez deialdi bakoitzeko. Dirulaguntza zuzena izango da, egindako inbertsioen araberakoa, biztanleria kopuruaren eta jarduketa motaren araberako portzentaje batean.
Honako esteka honetan aurkituko duzue dirulaguntzaren deialdi osoa: Landa bideetarako dirulaguntza.
Laguntzaren inguruko zalantzarik baduzue jarri gurekin harremanetan: