Skip to main content

2026ko artile bilketa

Artile bilketa zerbitzua EKAIN AMAIERAN hasiko da Gipuzkoan. Izen-ematea Martxoaren 13 arte izango da.

Artile bilketa zerbitzua EKAIN AMAIERAN hasiko da Gipuzkoan. Izen-ematea Martxoaren 13 arte izango da.

Udara aldera egingo den bilketa antolatzen hasiak gara. Izen-ematea beharrezkoa da eta martxoak 13 arteko epea ireki da. Idiazabalen ekainak 29an izango da bilketa. Aurtengo bilketaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

• Bilketa DOAN izango da aurten artzainentzat.
• Saka bereziak banatuko dira. 60 kg artile sartzen zaizkio. Hauek erdira bete daitezke maneiu errazago baterako.
• Artilea garbia eta lehorra jasoko da. Horretarako, lehorpean jaso beharko dira bilketara arte. Artilea moztu bezain pronto sakatan sartzearekin nahikoa da.
• Saka guztiak identifikatuta egongo dira; artilea balorizatzen hasita, hobetsuen edo garbienen jarraipena egin ahal izateko.
• Aurreko urteetan bezala, artilea entregatzearen agiria ere bertan emango zaizue.

Artilea entregatzeko, aurrez IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA. Izena ematearekin, saka berezi horiek non eta zenbat jaso adieraziko zaizue.
Izen-emateko azken eguna: MARTXOAREN 13a.
Horretarako:
– Deitu: 943 11 21 73
– Idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Artilearen bilketa eta kudeaketa Gipuzkoako Artile Mahaitik eramango da, Foru Aldundiak koordinatuta. Bilketaren kostuak Foru Aldundiak hartuko ditu bere gain. Aurten berrikuntza batekin gatoz; artilea balorizatzeko helburuarekin, jasotakoa haria egiteko erabiliko da. Horrela, artileari balioa eman, eta kudeaketa ahalik eta egokiena eta erabilgarriena izango da, sektorearentzat kosturik txikienarekin.
Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

 

 

Kontaktua