Goimen, jasotzen diren beharrei erantzuten saiatzen da. Behar hauek, nekazaritza elkarte, udaletxe edota bertatik sortutakoak izaten dira. Proiektuaren baitan, koordinazioa lana, bitartekaritza edota exekuzio zuzenetaz arduratzen gara.

Zalantzan bazaudete jarri gurekin kontaktuan.

GOIMEN Zerbitzuak

Belar bolen plastiko bilketa

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Herriz-herri, hilero 3. asteartean egiten da

Abisuak: Tel. 943 16 12 44

Hildako animalien bilketa

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Akatu diren behi, ardi, abere, txerri, untxi, oilo, eta abarren bilketa ematen da. Foru Aldundiak koordinatzen du zerbitzu hau, aurrez eskaera eginez kamioi berezi baten bidez egiten da bilketa.

Abisuak: Tel.: 943 48 23 48

Pentsu ekologiko eskaintza

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Goierriko Nekazal Kooperatibak eskaintzen du pentsu ekologikoa erosteko aukera. Olaberriko Iurre auzoan duten almazenean 5 silo, errota eta sakuratzeko sistemarekin kontatzen dute. Honek razio personalizatuak egiteko aukera ematen du, norberak nahi duen pentsu nahasketa prestatuz.

Abisuak: 943 16 07 07 (Pako)

Purin banaketa

Zerbitzuaren ezaugarriak:

14.000 ltr hartzen duten 2 kamioien zerbitzua eskaintzen da, Gipuzkoa osorako. Beharraren arabera baserritarren zuzenean eskatzen du.

Abisuak: Tel. 659 58 59 05 (Jose Salegi)

Belar bolak

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Hainbat herrietan eskaintzen den zerbitzua eta beharren arabera antolatu daitekeena.

Abisuak: Tel. 943 16 12 44

Belarra ereiteko makina

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Belardiak berritzeko. Siembra directa sistema erabiltzen du.

Abisuak: Tel. 943 16 12 44

Baserrietarako bisitaldiak

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Nekazal jarduera gertutik ezagutzeko aukera ematen du: gaztagintza, erlazantza, frutagintza, ogigintza.... Eskolei zuzenduta batik bat.

Abisuak: Tel. 943 73 04 28

Baserri bide garbiketa

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Zonaldeka dago antolatuta eta Goimenetik zazpi udalerrien arteko zerbitzua eramaten da. Aukeran baserritarrek partikularki eskatzea ere ikusten da. Bide garbiketatik kanpo traktoreak pala dauka.

Abisuak: Tel. 615 74 34 11 (Tomas Aldasoro)

Azokatarako azpiegitura

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Ordiziarekin batera erositako materiala. Goierriko udaletxeei prezio berezian eskaintzen dira. Materiala: 450 m2ko karpa; salmenta postuak estalpearekin eta itxiturak egiteko hesi galbanizatuak.

Abisuak: Tel: 649 93 90 30 (Jesus Mari Lariz)

Konposta egiteko bolteadora

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Simaurra ondu eta modu egonkorrean belardira bueltatzeko prozesua arintzen duen zerbitzua, gaia banatzerakoan bolumen gutxiago, arrisku gutxiago, belar txarrik gabe...

Abisuak: Tel. 645 73 46 02 (Urko) / 943 16 12 44

Egurra mozteko zerra zerbitzua.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Baserrian erori diren zuhaitz enborren aprobetxamendurako, hesolak egiteko...eskualdean hainbat zerra daude, bazkide ez direnei ere eskaintzen diena.

Abisuak: Tel. 605 71 96 10 (Xabi)

Baserritarrentzako ikastaroak

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Nekazaritzaren garapenera eta behar berrietara egokitu nahian, IMK (Itsasmendikoi) erakundearekin batera, eskaeren arabera, baserritarrei zuzendutako ikastaro, formazio, zein hitzaldiak antolatzen dira.

Abisuak: Tel. 943 16 12 44

Zerbitzu pribatuak

Herrika, eskualdean lehen sektoreari eskainitako zerbitzuak, denda, langile autonomo edo elkarte, zein kooperatiben eskutik:

Eskualdeko gida deskargatu

Erlazionatutako proiektuak

BASERRIETARA BISITALDIAK

"Baserria Natur Eskola Bizia"-k tresna berri...

Zerralan: Baserriko egurra mozteko zerbitzua.

Orain 10 bat urte martxan jarritako zerra zerbitzua Zerainen...

Simaurra konpostatzeko zerbitzua

Simaurra lantzeko azpiegitura eta makinaria zerbitzu bat...

Kixkurre proiektua

Nekazaritzatik eratortzen diren hainbat produktu, ez dira...

Proiektu gehiago ikusi

Azkeneko Albisteak

2011.12.07 ESKOLA BARATZAK GOIERRIN MARTXAN DIRA!

Dagoeneko 5 ikastetxek sinatu dute hitzarmena, ateak irekita...

2011.11.29 ESKOLA BARATZA, IKASGELA BIZIA!

Abenduak 1ean 11:30etan, Goizane Zentroan hitzordua

Albiste gehiago ikusi
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244