- Hasiera
- Zerbitzuak
- Ingurumena
Ingurumena
Landa eremuak berezko ondarea du natura eta ingurumen kalitatea. Paisaiak, izadia, isiltasuna, lasaitasuna, izaten dira gune hauen ezaugarri eta seinu identitatea.
Goimen Elkarteak, landa inguruneen izaera, lurraren bokazioa eta bertako ondarearen babestea ezinbesteko jotzen du ekintza desberdinak planteatzerakoan, lehenengo eginkizuna ingurunearen zaintza - kultura hedatzea helburu izaki.
Natur inguruneak gure identitatea izan eta mantentzea ahalbidetzen du. Gizartea ohartarazi asmoz, honek eskaintzen duen funtzio sozial, ekologiko eta kulturalean jardun nahi da, bide batez.
Aisia eta sentikortzea:
Horien adierazgarri, Landarlan Elkarteari eskaintzen diogun babesa, edo eta Landare Hesien liburua, Goierri Mendiz Mendi liburua, zein herrika egindako Ibilbide Tematikoak lirateke besteak beste (Beasain Ataun arteko Sara ibilbidea, Mutiloa- Ormaiztegiko bide berdea, Altzaga-Gaintza-Baliarrain mendi lotura).
Landare - hesi liburua
"Zuhaitz eta zuhaixkak baserri eremuan", Landare-hesien bueltan, antzinatik hasi eta gaur arteko bilakaera, nekazaritzan eta gizartearen bizi kalitatean sortzen dituzten onurak, diseinu eta zainketarako aholkuak...biltzen dituen liburuxka da. Bertan, landare autoktono garrantzitsuenen fitxak, modu erakargarri eta errezean jasotzen dira.
- Aurkezpena (PDF)
- Onurak eta eragozpenak (PDF)
- Diseinu eta zainketa aholkuak (PDF)
- Landareen fitxa (PDF)
Ibilbide tematikoak:
Goierrik han-hemenka, non nahi ditu garai bateko urrats eta aztarnak, egun dugun bizimodu eta izaeraz hitz egiten dutenak. Hauek suposatzen duten balioaz jabetzeko, garena ezagutzera emateko, kultur zein natur ondare hau mantendu eta berreskuratzeko, herri desberdinetan, tematika desberdina duten ibilbideak egokitu dira, eskualdean zehar ibilbide osagarriak antolatu nahian. Egindako batzuk: Sara Ibilbidea (Ataun) , Ura Bizi Iturri (Segura), Gorosporta Borden Ibilbidea (Zegama). Etnografia eta natura uztartuz, luxuzko panoramikak eskaintzen dituen produktu turistiko bilakatzen dira.
Erlazionatutako proiektuak
Gure baserri eremuetan garai bateko beharrei erantzunez...
Landa eremua zerbait txukundu eta erregulatzera begira...
Herri kaskoaren gertu, mendiarekin mugan, harraskak izaten...
Baserri eremuan landare-hesien erabilerak dituen onura eta...
Proiektu gehiago ikusiAzkeneko Albisteak
2010.07.20 GOIZANE ZENTROA INAUGURATZEN DA ZALDIBIAN
Euskadi mailan proiektu berritzaile eta aitzindaria benetan.
2010.07.06 KIXKURGUNE IREKIERA EKITALDIA
Goierriko Agrodenda berria inauguratuko da Zaldibian, garai...
Albiste gehiago ikusi- Goimen Elkartea
- Santa MarĂa 4.
20240 Ordizia (Gipuzkoa) - Tel.: 943 161 244
- Harremanetan jarri