Zerbitzu eskaintza

Eraikinean arlo publikoan ondorengoak eskaintzen dira:

Kixkurgune: Euskal agrobotiga eta taberna antzeko cunea. Kixkurre filosofia oinarri delarik, gune honetan, hainbeste dedikazio eta lanekin ekoiztu diren bertako lurreko produktuak, ezagutu, dastatu eta erosteko aukera dago. Produktu bakoitzaren erabateko informazioarekin eta toki aproposean kokatuta, Kixkurgune, produktu hauek ezagutzeko eta dastatzeko leku paregabean bilakatzen delarik.

Areto Nagusia: hirurogei lagunentzako tokiarekin eta ekipamendu teknologiko hoberenaz hornitutako gunea da. Bertan era guztietako bilerak, ikastaroak, erakusketak, eta abar egiteko aukera eskaintzen du. Gelak bideokonferentzia egiteko aukera eskainzten du, baita emanaldien grabaketak erregistratzeko eta edo on line bidaltzeko ere.

Batzorde Aretoa: Eraikinaren tokirik onenean kokatua. Egunean, puntako ekipamendu teknologikoarekin hornituriko bileretarako prestatuta dago. Hemen ere bideokonferentziak egiteko, erregistratzeko eta bidaltzeko aukera eskaintzen da.

Bilera Gela: Orokorrean ohiko bilera eta hitzorduetarako leku egokia da.

Zerbitzu Pribatuen artean inkubategi edo alliler bitartez eskura ditzakegu:

Bulegoak: Nekazaritza, ingurumenarekin loturiko elkarte edo enpresa, kooperatibei zuzenduak, hauek behar duten lekua eskaintzen da. Beharrezkoak diren azpiegitura eta telekomunikazio ekipamenduak instalatzeko prestatuak.

Lokalak: Eraldaketa, eta bestelako nekazal jarduera desberdinak sustatzeko eta garatzeko bideratuta daude. Horretaz gain, GOIZANE eraikina N-1 errepidearen ondoan kokatuta dagoenez, komunikazioa azkarra eta erosoa da produktuen garraiorako.

Erlazionatutako proiektuak

Zerralan: Baserriko egurra mozteko zerbitzua.

Orain 10 bat urte martxan jarritako zerra zerbitzua Zerainen...

Simaurra konpostatzeko zerbitzua

Simaurra lantzeko azpiegitura eta makinaria zerbitzu bat...

Kixkurre proiektua

Nekazaritzatik eratortzen diren hainbat produktu, ez dira...

Baserrietako bisitaldiak

Eskoletako ikasleei baserrietara joateko bisitaldi didaktikoak...

Proiektu gehiago ikusi

Azkeneko Albisteak

2010.07.20 GOIZANE ZENTROA INAUGURATZEN DA ZALDIBIAN

Euskadi mailan proiektu berritzaile eta aitzindaria benetan.

2010.07.06 KIXKURGUNE IREKIERA EKITALDIA

Goierriko Agrodenda berria inauguratuko da Zaldibian, garai...

Albiste gehiago ikusi
  • Goimen Elkartea
  • Santa MarĂ­a 4.
    20240 Ordizia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244