Baserria

Landa Garapenaz ihardutean, herri txiki eta auzoen bizi kalitateaz aritzean, ezinbestekoa da bertako identitatea eta izaeran, baserriek eta hauen iharduerek jokatzen duten giltzarrizko funtzioaz jabetzea.

Industria eta zerbitzuekin bat, bera da sektore ekonomikoetan lehena, lehen gaiak sortzeaz arduratzen dena, eta hauen lorpenera bideratutako ihardutetik ondorioztatzen diren hainbat paisai ederren erantzule.

Goierri, Gipuzkoa barnealdean dagoen eskualde hau, aldapa nabarmenez nagusitzen da, lurrik hoberenak, erreka ingurukoak, ordeka gehien, sakontasun gehien eta guztiz mekanizagarriak direnak desagertze bidean, industri eta herrien hazkuntza periurbanoari ematen diote pasoa, geratzen diren azkenak espekulazio handia jasaten dutelarik. Orografi malkartsu batek markaturiko nekazaritzak abeltzantza iharduera nabarmentzen du, horietan artzantza iharduera nagusitzen delarik.

Oro har eskualdeko lurren bokazioak abeltzantza iharduerarako izateak ez du kentzen hainbat mintegi eta baratz izateak, geratzen diren ordeka gune eta baserri soroetan. Horien islada, bertako herri nagusienetan ematen diren azokak ditugu.

Azken urteetan, gizarte modelo eta ohitura berrien bilakaerarekin, baserria nekez egokitu izan da aldaketetara, neurri handi batean jasangarritasun oreka hipotetiko batetik urruntzeagatik, hiria eta baserriaren arteko polarizazioa eman da nabarmen, baserrietako iharduera mailak jaitsiera bortitza jasan duelarik.

Material interesgarria

Bertako produktu eta ekoizpenarekin loturak: loturak ikusi

Informazio, ikastaro eta kontsultarako guneak: loturak ikusi

Erlazionatutako proiektuak

Zerralan: Baserriko egurra mozteko zerbitzua.

Orain 10 bat urte martxan jarritako zerra zerbitzua Zerainen...

Belar bolen plastiko bilketa

Urtero, baserrietako belar bolen plastiko bilketa egiten da...

Simaurra konpostatzeko zerbitzua

Simaurra lantzeko azpiegitura eta makinaria zerbitzu bat...

Goizane Eraikina

Goizane eraikinaren bidez, lehen sektoreak dituen gabeziei...

Proiektu gehiago ikusi

Azkeneko Albisteak

2010.07.20 GOIZANE ZENTROA INAUGURATZEN DA ZALDIBIAN

Euskadi mailan proiektu berritzaile eta aitzindaria benetan.

2010.07.06 KIXKURGUNE IREKIERA EKITALDIA

Goierriko Agrodenda berria inauguratuko da Zaldibian, garai...

Albiste gehiago ikusi
  • Goimen Elkartea
  • Santa MarĂ­a 4.
    20240 Ordizia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244