Ingurumena

Landa eremuak berezko ondarea du natura eta ingurumen kalitatea. Paisaiak, izadia, isiltasuna, lasaitasuna, izaten dira gune hauen ezaugarri eta seinu identitatea.

Goimen Elkarteak, landa inguruneen izaera, lurraren bokazioa eta bertako ondarearen babestea ezinbesteko jotzen du ekintza desberdinak planteatzerakoan, lehenengo eginkizuna ingurunearen zaintza - kultura hedatzea helburu izaki.

Natur inguruneak gure identitatea izan eta mantentzea ahalbidetzen du. Gizartea ohartarazi asmoz, honek eskaintzen duen funtzio sozial, ekologiko eta kulturalean jardun nahi da, bide batez.

Aisia eta sentikortzea:

Horien adierazgarri, Landarlan Elkarteari eskaintzen diogun babesa, edo eta Landare Hesien liburua, Goierri Mendiz Mendi liburua, zein herrika egindako Ibilbide Tematikoak lirateke besteak beste (Beasain Ataun arteko Sara ibilbidea, Mutiloa- Ormaiztegiko bide berdea, Altzaga-Gaintza-Baliarrain mendi lotura).

Landare - hesi liburua

"Zuhaitz eta zuhaixkak baserri eremuan", Landare-hesien bueltan, antzinatik hasi eta gaur arteko bilakaera, nekazaritzan eta gizartearen bizi kalitatean sortzen dituzten onurak, diseinu eta zainketarako aholkuak...biltzen dituen liburuxka da. Bertan, landare autoktono garrantzitsuenen fitxak, modu erakargarri eta errezean jasotzen dira.

Ibilbide tematikoak:

Goierrik han-hemenka, non nahi ditu garai bateko urrats eta aztarnak, egun dugun bizimodu eta izaeraz hitz egiten dutenak. Hauek suposatzen duten balioaz jabetzeko, garena ezagutzera emateko, kultur zein natur ondare hau mantendu eta berreskuratzeko, herri desberdinetan, tematika desberdina duten ibilbideak egokitu dira, eskualdean zehar ibilbide osagarriak antolatu nahian. Egindako batzuk: Sara Ibilbidea (Ataun) , Ura Bizi Iturri (Segura), Gorosporta Borden Ibilbidea (Zegama). Etnografia eta natura uztartuz, luxuzko panoramikak eskaintzen dituen produktu turistiko bilakatzen dira.

Erlazionatutako proiektuak

GABIRIA. HERRI LABEA ETA POZADERA BERRITUTA.

Gabiriako herri sarrerak beste itxura bat hartu du bertan...

Gorriñe Txabola berreraikitzea. Enirio-Aralarko Mankomunitatea

Urrian zehar Gorriñe txabolaren berreraikitze historikoa...

Iturrien zaharberritzea

Gure baserri eremuetan garai bateko beharrei erantzunez...

Irimo magalean ibilbideak

Landa eremua zerbait txukundu eta erregulatzera begira...

Proiektu gehiago ikusi

Azkeneko Albisteak

2012.05.09 JATORRIZKO IZENDAPENA DUTEN PRODUKTUEN KATA DEGUSTAZIOA

Araba Errioxa, Getariako Txakolina, Idiazabal Gazta sakonean...

2012.03.16 20 BASERRITAR ETA 15 TEKNIKARI GERTURATU DIRA ESNE BEHIEN HITZALDIETA

Ostegun arratsaldez eta ostiral goizean zehar izan dira Parmako...

Albiste gehiago ikusi
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244