Kixkurgune
Goizane eraikinean, beheko solairuan, dagoen Goierriko agrodenda eta taberna da.
Kixkurgune
Euskal agrobotiga eta taberna antzeko gunea. Kixkurre filosofia oinarri delarik, gune honetan, hainbeste dedikazio eta lanekin ekoiztu diren bertako lurreko produktuak, ezagutu, dastatu eta erosteko aukera dago. Produktu bakoitzaren erabateko informazioarekin eta toki aproposean kokatuta, Kixkurgune, produktu hauek ezagutzeko eta dastatzeko leku paregabean bilakatzen delarik.
Kixkurguneri buruz informazio gehiago.
Denda
Eskaintzen diren produktuak izen abizenak dituzte, bereziak dira, nekazari bakoitzaren zigilua daramate. Bertako ekoizleen produktuak dira gehiengoak, Goierriz kanpoko produktuak ere badauden arren, eta baita produktu ekologikoak ere.
Taberna
Tabernan bertako produktuekin eginiko pintxoak eta eguneko platerak dastatzeko aukera izango duzu.
Bazkariak: Tabernak, 20 lagunentzako jangela eskaintzen du, eta tokiko gastronomia bikaina dastatu ahal izango duzu eguneko plater edo menu bidez. Aurrez hitz eginda, jende gehiagorentzako bazkariak ere eskaintzen dira.
Lunchak: Gosariak, hamaiketakoak eta lunch-ak antolatzen ditugu.
Kixkurre opariak: Gure oparirik tradizionalenak. Goierriko esentzia jasotzen duten gaiekin lotutakoak: gaztain zurezko kutxak, Aritsautza-zeramikak eta pertsonalizatutako otarrak.
Erlazionatutako proiektuak
"Baserria Natur Eskola Bizia"-k tresna berri...
Zerralan: Baserriko egurra mozteko zerbitzua.
Orain 10 bat urte martxan jarritako zerra zerbitzua Zerainen...
Simaurra konpostatzeko zerbitzua
Simaurra lantzeko azpiegitura eta makinaria zerbitzu bat...
Nekazaritzatik eratortzen diren hainbat produktu, ez dira...
Proiektu gehiago ikusiAzkeneko Albisteak
2012.05.09 JATORRIZKO IZENDAPENA DUTEN PRODUKTUEN KATA DEGUSTAZIOA
Araba Errioxa, Getariako Txakolina, Idiazabal Gazta sakonean...
2012.03.16 20 BASERRITAR ETA 15 TEKNIKARI GERTURATU DIRA ESNE BEHIEN HITZALDIETA
Ostegun arratsaldez eta ostiral goizean zehar izan dira Parmako...
Albiste gehiago ikusi- Goimen Elkartea
- Olaeta Auzoa 6
20247 Zaldibia (Gipuzkoa) - Tel.: 943 161 244
- Harremanetan jarri