Eraikina
Aralarko Parke Naturalean, Larraitzera doan errepidean kokatuta dago GOIZANE eraikina. GOIZANE, Goierriko landa eta lehen sektorea garatzeko apustua da. Bere kudeaketa GOIMENen esku dago.
Txindoki magalean, Aralar Parke Naturalean, baserri zelai artean, eskualde izaera eskainiaz, 1.200 m² bi solairutan banatuta jasotzen den eraikina, nekazariei, herritarrei, kultur elkarte, turismo ekimen, zein industriaren zerbitzura, bilera, lantoki, taberna, katerina... ateak irekiak dira!
Goizane, Goierriko baserrien atari aurrea da, nekazariek, beren ekimenetarako beharrezko duten hainbat esparru jasotzen dituen eraikina, industria, eta herritarrak elkarlanera gonbidatzen dituena.
Proiektuaren xedea Gipuzkoako nekazaritza ekimen desberdinak sustatzea eta sendotzea da, beste sektore ekonomikoekin elkar uztartuaz. GOIZANEk , horretarako oinarrizko logistika, ekonomia eta kudeaketarako baldintzak errazten ditu.
Honetaz gain, eraikinaren helburua lehen sektore barruko entitateen arteko lan harremanak eta gertutasuna ahalbidetzea da.
Instalakuntzak
GOIZANE eraikinak landa eremua garatzeko instalazio egokiak ditu. Eraikina bi erabilera esparrutan banatzen da. Batetik, alde publikoa dauka. Bertan Agrodenda, areto nagusia, batzorde aretoa eta bilera gela aurki daitezke. Bestetik, alde pribatua dago, non lokalak eta bulego anitz egokitu diren.
Eraikin osoan, instalakuntza ahalik eta egokienak jarri dira: telekomunikazio, altzari eta logistika ekipamendu eguneratuenekin prestatuta daudelarik, lan egiteko bermerik onenak eskainiaz.
Goizanen, eraldaketarako lokalak eta biltegiak, bulegoak edota iniziatiba berrientzako ikubategiak eta lanerako espazioak sortu dira. Egun jada, Gipuzkoako Erlezain Elkartea, Txerrizaleok Elkartea, Delifunart, Goimen Elkartea eta Goierriko Nekazal Kooperatiba aurkitzen dira bertan.
Zerbitzu pribatuen artean inkubategi eta alkiler bitartez eskura ditzakegu:
Bulegoak

Nekazaritza, ingurumenarekin loturiko elkarte edo enpresa, kooperatibei zuzenduak, hauek behar duten lekua eskaintzen da. Beharrezkoak diren azpiegitura eta telekomunikazio ekipamenduak instalatzeko prestatuak.
Lokalak
- Goimen Elkartea
- Olaeta Auzoa 6
20247 Zaldibia (Gipuzkoa) - Tel.: 943 161 244
- Harremanetan jarri
Azkeneko Albisteak
2012.05.09 JATORRIZKO IZENDAPENA DUTEN PRODUKTUEN KATA DEGUSTAZIOA
Araba Errioxa, Getariako Txakolina, Idiazabal Gazta sakonean...
2012.03.16 20 BASERRITAR ETA 15 TEKNIKARI GERTURATU DIRA ESNE BEHIEN HITZALDIETA
Ostegun arratsaldez eta ostiral goizean zehar izan dira Parmako...
Albiste gehiago ikusi
