Iragarki-taula

ERLEZAIN EGUNA - APIRILAK 1 - ZEGAMAN

Kategoria: Baserriko gaiak

Erlezainei omenaldia egitearekin bat, erlezaintza mundua gerturatzea bilatzen da, eguna giro jatorrean ospatuaz, herriko haurren marrazki lehiaketa, gozogintzan oinarria eztia izanik, hainbat jakiren dastaketa, erle durrunba, erleak ikusgai, eta Gipuzkoako XIV. ezti lehiaketa izango dira besteren artean, eguna maitzeko bertso jaialdia izango delarik udal polikiroldegian, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Aitor Sarriegiren eskutik, Unai Elizasu gai jartzaile dutela.

ELIKAGAIEN ERABILTZAILE IKASTAROA.

Kategoria: Formazioa

Eguneroko lanetan elikagaiak manipulatzen ibiltzen den ororentzat, dagokion  baimena lortzera begira antolatu du Elkolab enpresak ikastaro hau:

- Izena: Elikagaien erabiltzaile arrisku handiko ikastaroa (4 ordu)

- Eguna: martxoak 27

- Ordutegia: 16:00h - 20:00h

- Lekua: Goizane Zentrua (Zaldibia)

- Prezioa: 45€/partaideko, langabetuentzako precio berezia 35€/partaideko. Aukera Tripartitan bitartez bonifikatzeko, erregimen orokorrean lanean dauden pertsonentzako.

Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa osatzeko deitu 943 53 33 03 edo www.elkolab.com web orrian bitartez egin daiteke.

Harremanetan jarri:

943 53 33 03

ARBOLAZAINTZA INGURUKO 3 IKASTARO

Kategoria: Formazioa

Itsasmendikoin eskutik, arbolazaintza oinarri duela, 3 ikastaro osagarri eskaitnzen ditu:

INAUSKETARAKO IGOTZE TEKNIKAK. 2. MAILA

- Iraupena: 25 ordu

- Datak: otsailaren 27tik martxoaren 2ra

- Ordutegia: 14:30etarik 19:30etara

- Norentzat: 1.maila egina edo igotzean eskarmentua duten lorezain eta teknikarientzat

- Matrikula: 80 €

ZUHAITZAK BEGIZ EBALUATZEA ETA EGITURA ARTIFIZIALAK

- Iraupena: 18 ordu

- Data: martxoaren 5a, 6a eta 7a

- Ordutegia: 14:30etatik 20:30etara

- Matrikula: 75 €

 

ARBOLAZAINTZAN IZURRIAK KONTROLATZEA (Kod. 47)

- Iraupena: 8 ordu

- Data: martxoaren 8a

- Ordutegia: 8:30etatik 18:30etara

- Matrikula: 75 €

Harremanetan jarri:

ficfraisoro@itsasmendikoi.net
943 692166

BIGARREN SEIHILABETERAKO IKASTAROAK

Kategoria: Formazioa

Nekazaritza eta landa ingurunean antzeman diren beharrei erantzunez abendua bitarteko ikastaro sorta eskaintzen du Itsasmendikoik. Ikusi nahi badituzu sakatu ondorengo loturan: IKASTAROAK

Guztien artean zure nahietara egokitzen den formazio saiorik ez baduzu ikusten, jarri zaitez gurekin kontaktuan eta bideratzen saiatuko ginateke

BARRASKILOEN HAZKUNTZARAKO Ikastaroa IMKren eskutik

Kategoria: Formazioa

Datorren asteastean, Maiatzaren 24, Fraisoron, Zizurkilen, Barraskiloen Hazkuntzarako Ikastaroa antolatu du Itsasmendikoik.

Informazio gehiago:

Email abisua

Jaso zure emailan albiste berriak, informazio guztia eskura izan dezazun.

Informazio gehiago

Zure iragarkiak

Bidali zure iragarkiak Goimenera eta web gune honetan ipiniko ditugu!

Informazio gehiago
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244