Berriak
2010.07.10 GOIZANE zentroa inauguratzen da Zaldibian
Euskadi mailan proiektu berritzaile eta aitzindaria benetan.
Ostiral honetan, uztailak 23, goizeko 11´30etan izango da Zaldibian eraiki berri den GOIZANE Zentroaren inaugurazio ekitaldia. Euskadi mailan aitzindaria eta berritzailea den proiektu hau aurkezteko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izango dira bertan.
Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiak inauguratu du, Zaldibiko herrian, Larraitz bidean, N-1etik, 6KM-tara kokatuta dagoen eraikina, Enirio- Aralar Parke Naturalaren barne eremuan.
Azpiegitura honekin, nekazal zerbitzu anitzetarako egitura bat sortu da, bakarka nekez lor daitezkeen instalakuntzak ahalbidetuz: eraldaketa lokalak, bulegoak, batzar aretoak, agrodenda… nekazaritzaren irudi baikor eta eguneratu bat islatuz.
Ekimen hau Goimen, Goierriko Landa Garapenerako Elkartearen eskutik sortu da.
Email abisua
Jaso zure emailan albiste berriak, informazio guztia eskura izan dezazun.
Informazio gehiagoZure albisteak
Bidali zure albisteak Goimenera eta web gune honetan ipiniko ditugu!
Informazio gehiago- Goimen Elkartea
- Santa MarĂa 4.
20240 Ordizia (Gipuzkoa) - Tel.: 943 161 244
- Harremanetan jarri