Berriak

Ekogunea, 2015.09.30 “Trantsizio Jasangarria” ikastaro ofiziala

Lehen aldiz Euskal Herrian . Urriaren 17 eta 18an Donostiako Kutxa Ekogunean.

Lehen aldiz Euskal Herrian “Trantsizio Jasangarria” ikastaro ofiziala. Urriaren 17 eta 18an Donostiako Kutxa Ekogunea parkean. Trantsizio mugimenduaren helburua petrolioaren gailurra, aldaketa klimatikoa eta krisi ekonomiko eta ekologikoari irtenbide praktiko jasangarriak eta lokalak bilatzea da. Transition mugimendua era sortzailean antolatutako ahalegin kolektiboa da, mundu mailako begirada duena eta maila lokalean ( hiri, herri, auzo eta eskoletan) eragiten duena. Ikastaro ofizial hau nazioarteko Transition Network mugimenduak ziurtatzen duen bi egunetako ikastaro parte-hartzaile eta esperientziala da. Bertan, barne zein kanpo trantsizio-modeloa landuko dira ikuspegi sistemiko batetik eta metodologia parte hartzaile berritzaileen bidez. Kanpo trantsizioan ingurumen eta aspektu sozialak jasotzen dira eta barne trantsizioan berriz aspektu psikologikoak eta sentimenduak hartzen dira kontutan. Lehen aldiz eskainiko da Euskal Herrian

Email abisua

Jaso zure emailan albiste berriak, informazio guztia eskura izan dezazun.

Informazio gehiago

Zure albisteak

Bidali zure albisteak Goimenera eta web gune honetan ipiniko ditugu!

Informazio gehiago
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244