 |
Landarlan Taldeari
eskainitako gunea
|
Landarlan, Goierriko biztanleez osaturiko Elkartea da. jasangarritasunaren lemapean, ingurumen eta bizi kalitatearen alde egitea du helburu. Honekin batera, Goierritarren kontzientziazio maila suspertzea bilatzen da, biztanlegoa ingurumen gaietan hornituz, eta oinarrizko kriterio objetiboak eskeiniz.
Landarlan-ek Goierritarren bizitza, modu osasuntsu eta jatorrean izatea nahi du, eta bertako partaide izatera gonbidatzen ditu herritarrak. Haur eta guraso, gazte eta adindu, hemen dute beren tokia, lanerako, elkarlanerako eta lagun girorako.
Landarlan Elkartean, “ Okiltxo” ornitologi taldea dago barneratuta. Hauek urtean zehar hegaztien bizitza eta jarraipenaz dihardute.
Landarlan-go kideak, bai aholkurako, formakuntzarako, informaziorako, eta hainbat proiektu zein dinamiken antolaketarako, bertan izango dituzue.
Egun esku artean duten eta burutu dituzten proiektu - ekimenak ondorengoak dira:
| |
- GOIERRITARRA
ALDIZKARIAN, INGURUGIRO TXOKOTIK ORRIALDEA. |
| |
-
Aizkorriko landare mehatxatuen azterketa, Aranzadi zientzi elkartearekin elkar lanean.
|
| |
-
Aizkorri Aratz parque natural izendatze bidean, aurretiko jarraipen eta ekarpenak egitea. |
| |
-
Aralarren, Agautz lepoko interpretagunea eta saroi baten berreskurapenerako azterketa. |
| |
-
Herrietako eta eskualdeko AG21etan foro partaidetza aktiboa. |
| |
-
Goierriko Txilinporta txikia populazioaren jarraipena. |
| |
- Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko Ibai Alde programan, erreketako uren egoera aztertu izan du Goierrin. |
| |
- Zenbait hitzaldi eman ditu, garraioari buruz, bertako landareen bueltakoak, AG 21en inguruan... |
| |
- Goierri telebistan programa batzuk egin dira, argazki lehiaketak, txangoak, formazio eta natur interpretaziorako irteerak... |
Dinamika honetan guztion partaidetzarekin kontatu nahi da, beraz zatoz zeu ere !
Zehaztasun gehiagorako, kontaktuan jartzeko deitu ( 943 16 12 44 telefonora bulego ordutegietan).
|