Aurkezpena

Sarrera

GOIMEN, Goierriko landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko 22 udaletxek eta nekazaritzako elkarteek osatutako erakundea da.

Eskualdeko herri txiki eta auzoak suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditugu. Horretarako, dirulaguntza ildo desberdinak jorratu eta bertako teknikarien aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskeintzen da.

 [+] Zoom

Gure eginkizuna landa eremuak indartzea da, bertakoen bizi kalitatea eta duintasuna ahalbidetzea, nortasuna babestu eta sendotuz. Landa eremuak hustu ez daitezen, Goieriko identitate zein kultura galdu ez dadin, herritar guztion inplikazioa bilatzen dugu.

Eskudalde ikuspegia landuz herrien arteko lotura eta elkarlana bultzatzen da, nekazaritzak gizartean betetzen duen funtzioa azpimarratuz, eta kaletar zein baserritarren mundu biak berriro gerturatuz.

Eskualdeko Landa Garapen Programan jasotzen den bezala, iraunkortasuna lehenestuz, GOIMENen egitekoa 3 ardatz nagusitan oinarritzen da:

a) Nekazaritzaren errentagarritasuna ahalbidetu
b) Gizarte egituraketa eta bizi kalitatea hobetu
d) Landa eremuetako garapen sozioekonomikoa ziurtatu

Hauek ondorengo 8 helburuetan laburtzen dira:
1. Nekazaritza iharduera duin eta erakargarri bilakatu errentagarri izatea landuz.
2. Baserritarren bizi eta lan baldintzak hobetu.
3. Baserria iraunkortasun ikuspegitik landa eremuen giltzarrizko eragile iharduera nagusi bilakatu.
4. Kalitatezko ingurunea bultzatu. Honen zainketa.
5. Landa eremuetan lanpostu berrien sorrera bultzatu.
6. Herritarren gertutasuna eta eskualdeko eragile guztien inplikazioa bultzatu eskualde eta herri identitatea babestera begira.
7. Herri txiki eta nekazal auzounetako biztanleen bizi kalitatea hobetu.
8. Landa eremuetan oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturak ahalbidetu.
 

GOIMENeko erabakigune nagusia Batzar Orokorra da. Urtean behin biltzen da eta Gobernu Batzordea aukeratzen du. Azken hau 13 kiderekin dago osatuta, 6 udal ordezkari eta 7 nekazaritza ordezkari. Bertan eskualdeko programa landu eta onartzen da, eta urtean zehar 12 bat alditan elkartuz proiektuen egokitasuna eta jarraipena ziurtatzen dira.

Eskualdeko herriak zonaldeka antolatzen dira, udalen ordezkaritza zonalde bakoitzean, txandatuz emanez. Horrela Gobernu Batzordea zonalde guztiaren ordezkari egiten dute. ZONALDEKA IKUSTEKO

 
 
Bazkideak:
UDALETXEAK      
Altzaga Gaintza Mutiloa Zaldibia
Arama Idiazabal Olaberri Zegama
Ataun Itsasondo Ordizia Zerain
Beasain Lazkao Ormaiztegi Zumarraga
Ezkio Itsaso Legazpi Segura
Gabiria Legorreta Urretxu
 
NEKAZARITZA ELKARTEAK:
BIOLUR Nekazaritza ekologikoaren elkartea
EBEL Emakume Baserritar Elkartea
ELE Artzainen Elkartea
EHNE Nekazarien sindikatua
EHNELUR Zerbitzu kooperatiba
ENBA Nekazarien sindikatua
GEBE Baso jabeen Elkartea
GILBE Barazki eta lorazain Elkartea
GIFE Frisoi arrazako esne behi elkartea.
GILE Limousin arrazako haragi behi elkartea
GEE Erlezain Elkartea
GUE Untxizale Elkartea
FRUITEL Fruitu ekoizleen elkartea
HEBE Pirenaika arrazako haragi behi elkartea
GURELESA Esne ekoizleen kooperatiba
GOIERRIKO NEKAZARI KOOP. Baserriko lehengaien hornikuntza
LURGINTZA Baserriko gestio tekniko-ekonomikoa
NEKAZARI KAMARA Baserritar ordezkaritza
Goimenek zerbitzu anitz eskaintzen ditu, bai udalei zein baserritarrek osatzen duten entitateei. Orohar aholkularitza eta diru laguntzak bideratzea izaten da. Horretarako, Elkartean bi teknikari eta administrari bat daude lanean.

Urteko proiektuak Ekintza Planetan jasotzen dira, beren adierazle eta baliabide taularekin. Ekintzaren arabera, Goimenen egitekoa desberdina izaten da, orokorrean inplikazioa hiru mailatan banatuz:

Hiru ardatzei jarraikiz, ondorengo ekintza mota aurreikusten dira:

 

A. Nekazaritza.
Zerbitzuak garatzea:

· Makineria zerbitzuak: belar bolak egiteko, purin separadoreak, belardi hobekuntza, ...
· Egitura amankomunatuak bultzatu: almazen, koop...
· Purinaren banaketa, belar bolen plastiko bilketa...
· Ordezkapen eta eskulan zerbitzuak egokitu.

Ekoizpen gaiak:

· Produktu alternatibo/berriak bultzatu: basotxerria, arrautza, gazta-zarra, ...
· Alderdi produktiboen hobekuntza: belardi, simaur gestioaren azterketa, zelaien drenajea.

Merkaturaketa:

· Eraldaketa eta merkaturaketa egitura bateratuak bultzatu: gaztandegia, babarrun zentroa, oilasko hiltegia...
· Komerzializio bide berriak bilatzea: baserriko esnea, baserriko salmenta puntuak, jangela kolektiboak...
· Azokak egokitu eta eguneratzea: asterokoak, bereziak, azpiegitura erosketak lagundu: karpa, saltokiak, mahaiak, balantzak...

Lurraren inguruko ekimenak:

· Agroaldea proiektuak bultzatzea.
· Lur banku zerbitzua dinamizatzea.
· Lur sailak berreskuratzea.
· Nekazaritza bokazioa duten lur eskaintza ahalmentzea.

B. Herri eta auzoetako bizi kalitatea.
Herritartasuna eta giza-harremanak sustatu:

· Bilguneak sortu: gazte, heldu zein zaharrentzat lokalak prestatu, plaza inguruak txukundu...
· Auzo elkarteen funtzionamendua indartu, partaidetza bultzatuz: ikastaro antolaketa, kultur ondarearen berreskurapena...

Zerbitzuak garatzea:

· Herri ostatuaren zerbitzua bermatzea.
· Postontziak; herri, auzo eta baserrien seinalizazioa.
· Bide garbiketarako desbrozadora zerbitzua.

Hezkuntza, Osasun zerbitzuak:

· Haur eskolak bultzatzea (haurtzaindegien sorrera).
· Gizarte zerbitzuen garapena (Hurbiltzen plana).
· Baserriko haurren garraioa.

D. Garapen sozio-ekonomikoa.
Oinarrizko azpiegiturei erantzun:

· Baserri bide sarea mantentzeko plangintza.
· Herriko ur sarea osatu eta egokitu.
· Teknologia berrien garapena.

Jarduera ekonomikoak dibertsifikatzea:

· Landa turismoa bultzatzea: ibilbideak egokitu, bertako kulturan oinarritutako erakusketak prestatu, natur ondorea berreskuratu...
· Teknologi berrien aukeretan oinarrituz aktibitateak erakarri.

Ingurumenaren zaintza bermatu:

· Nekazaritza iraungarriaren alde egin. Baserriaren funtzioaniztasuna: landare-hesien erabilpena, simaurraren gestioa, nekazaritza ekologikoa
· Biztanleria sentsibilizatu eta udalen partaidetza sustatu: landa garapen sariak, Landarlan taldearen sorrera.
· Herrietako Tokiko Agenda 21etan parte hartzea.