Landa Garapena

Landa Garapen Elkarteak (lehen Mendi Nekazaritza Elkarteak) gaur egungo behar eta oinarrietara egokitu dira, 10/1998 Landa Garapen Legera.

Eskualdeko Landa Garapen Programa (LGP), iraunkortasun printzipioan oinarritzen da, eta bertan, “Goierriko identidadearen ezaugarri diren landa eremuetan, etorkizunera zuzendutako lan ildo eta ekintzak definitu dira”.

Udaletxe, administrazio, nekazal elkarte, zein esparru desberdinetako eragileekin landu da eta oinarrian, eskualde ikuspegi beretik lan eginez, Goierritarrek Landa Garapenaren ikuspegi amankomuna izatea du helburu.

Goierriko LGP burutzeak esparru ugari jorratzea ekarri duenez, garrantzizko eta oinarrian dauden gaiak, modu errezean laburpen batean argitaratu da (Laburpena ikusi).